Estatistika Institutu Nazionala (EIN) da egoitza elektronikoan (www.sedeine.gob.es) erabiltzaileek jarritako datu pertsonalekin sortu den fitxategiaren erakunde arduraduna.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa jarraikiz, EINak bere gain hartzen du izaera pertsonaleko datuak isilpean gordetzeko konpromisoa eta datuok konfidentzialtasunez tratatzeko betebeharra. Horretarako, beharrezko neurriak hartuko ditu datuok aldatu, gorde edo baimenik gabe tratatu edo atzitu ez daitezen.
Datu pertsonalak jaso eta tratatzearen helburua da erabiltzaileak EINaren egoitza elektronikoan une bakoitzean eskatzen dituen zerbitzuak kudeatu, eman eta hobetzea, baita erabiltzaileen kontsultei erantzutea ere.
Erabiltzaileak edozein unetan erabili ahal izango du egoitzako edozein prozedura edo zerbitzurako eman dituen datuak atzitu, zuzendu, ezeztatu edo aurka egiteko eskubidea. Horretarako, idazki bat zuzendu beharko dio EINaren Idazkaritza Nagusiari (La Castellana pasealekua, 183, MADRIL, Espainia), bidaltzea eta jasotzea egiaztatzeko aukera ematen duen edozein bide baliatuta. Posta formularioa baliatuz ere egin dezakezu.
Izaera pertsonaleko datuen inguruko betebehar eta eskubideei buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, Datuak Babesteko Agentziaren egoitza elektronikoa bisita dezakezu helbide honetan https://www.agpd.es/
© INE 2024 Avda. Manoteras, 52 - 28050 - Madrid - Espainia Tlf: (+34) 91 583 91 00