EINaren egoitza elektronikoa erabiltzeko gidaliburua informazioa eskuragarri egoteko eta dauden aukerak erraz erabiltzeko diseinatu da; hala ere, egoitzan nabigatzean zailtasunen bat baduzu, erabili lasai harremanetarako Posta formularioa zure galderak helarazteko. Gidaliburu honetan atal hauek aurkituko dituzu:
Atal honetan, egoitzako orri bakoitzean aurkituko dituzun elementu desberdinen deskribapena duzu.
Goiburua finko mantentzen da egoitzako orri guztietan eta horrela, aukera guztiak erraz balia daitezke. Hauek osatzen dute goiburukoa:
EINaren logotipoa: logotipoa sakatuz atzituko duzu Espainiako Estatistika Erakundearen hasiera orria . Orria leiho independente batean bistaratuko da.
Administrazio elektronikoaren logotipoa: logotipo hori sakatzerakoan, ministeriora sartuko zara. Orria leiho independente batean bistaratuko da.
Aukeren botoi-sorta: botoi hauek osatzen dute:
Goitibeherako menuak: egoitzako eduki guztietan zehar nabigatzeko aukera ematen du kurtsorea goitibeherako menuan mugituz eta gaiaren edota azpigaiaren gainean jarriz. Zuzenean goitibeherako menuaren fitxan klikatuz, atal horretako aukera guztiak dituen orrira sar zaitezke. Goitibeherako menuek eduki hauek dituzte:
Hizkuntza hautatzea: zerrendako hizkuntza bat hautatzean, orria hizkuntza horretako bertsiora aldatuko da. Orria eskatu duzun hizkuntzan eskuragarri ez badago, orria gaztelaniaz agertuko da berez.
Bilatzailea: hitz bat edo batzuk idatziz eta Bilatu botoia sakatuz, bilatutako testua daukaten egoitzako orrienzerrenda bistaratuko da.
Apurren arrastoa: Orriaren goiko aldeko "Egoitza elektronikoan zaude" esaldiak web-orri hau identifikatzen du eta bere atala, azpiatala, sekzioa eta abar ere zehazten dira esaldiaren azpian. Agertzen diren testuetako edozein klikatuz, web-orri hori atzituko da.
Data/ordua: ordu ofiziala agertzen da. Erlojua minuturo eguneratuko da, baita orri berri bat eskatzean edo uneko orria freskatzean ere.
Egoitzaren orri guztietan dago. Egoitzaren kokalekuari buruzko informazioa eta aukera batzuetarako lasterbideak ditu.
EINaren egoitza elektronikoa UNE 139803:2012 araua (2. lehentasuna, AA maila) jasotako irisgarritasun-eskakizunei jarraikiz diseinatu da.
Bestalde, egoitzan zehar nabigatzerakoan egoitzakoak ez diren orrietarako estekak agertzen dira eta baliteke horietako edukiek irisgarritasun-arau horiek ez betetzea.
Aurkezten diren edukietakoren bat irisgarria ez dela uste baduzu eta bistaratzeko arazoren bat baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke Posta formularioa .
Egoitza elektronikoa nabigatzailerik arruntenekin probatu da (Internet Explorer©, Mozilla Firefox ©).
Noizbait, erabiltzen ari zaren nabigazio-programak programa osagarriren bat instalatzea eska diezazuke aurretik instalatuta ez baduzu, Acrobat PDF formatuan dauden fitxategiak atzitzeko (Acrobat Reader © behar da). Hala nahi izanez gero, programa hori dohainik deskargatu dezakezu:
Zerbitzu elektronikoak atzitzeko, baliteke Ziurtagiri eta sinadura elektronikoak atalean jasotzen diren ziurtagirietakoren bat eskatzea.
© INE 2025 Avda. Manoteras, 52 - 28050 - Madrid - Espainia Tlf: (+34) 91 583 91 00