19/03/2025 14:51

Zer da zehapen-prozedura?

Espainian bizi diren bertako zein atzerriko pertsona fisiko zein juridikoak zigortzeko ezarritako prozedura da, hain zuzen ere derrigorrez eman beharreko informazioa ez emateagatik; edo benetako informazio zehatz edo osoa ez emateagatik, edo informazio hori horretarako xedatutako epetik kanpo emateagatik.

Informazio hori ematea epea amaitu, eta interesatuak, denboran eta forman, eskatutako datuak eman ez baditu; administrazio-unitate eskatzaileak berriro eskaera egingo dio interesatuari, jakinarazpen berri baten bitartez, betiere interesatuak hura jaso duela egiaztatzeko modu batean. Jakinarazpen horren bitartez, araudian zehaztutako eskakizuna betetzeko hamabost eguneko epea emango zaio interesatuari, jakinarazpena egiten den egunetik zenbatzen hasita. Halaber, eskaera hori zehaztutako baldintzetan ez betetzean sor daitezkeen arau-urratze eta zigorrak zein diren azalduko zaio argi eta garbi.

Hamabost eguneko epea igaro, eta interesatuak ez badu eman eskatutako informazioa, inkesta kudeatzeko ardura duen Administrazio Unitateak organo eskudunari bidaliko dizkio aurrekariak, azken horrek zigor-prozedura abian jarri dezan.

Zeintzuk dira zehapen-prozeduraren faseak?

  1. Zigor-prozedura irekitzeko erabakia. Interesatuak erabaki horren aurkako alegazioak aurkeztu ahal izango ditu, hamabost laneguneko epean.
  2. Zigor-ebazpen proposamena. Interesatuari berriro ere alegazioak aurkezteko aukera ematen zaio.
  3. Zigor-ebazpena. Ebazpen horrek administrazio bidea agortzen du, eta hautazko aukera gisa, interesatuk berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du ebazpen horren aurka, hilabeteko epean. Halaber, administrazioaren aurkako errekurtsoa aurkeztu ahal izango du, ebazpen hori jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Zein izapide egin daitezke bulego elektronikoaren bitartez?

Izapide hauetako edozein egin daitezke:

  1. Zigor-espedienteen barne dauden dokumentuak kontsultatu.
  2. Prozedura-fase ezberdinetan alegazioak eta errekurtsoak aurkeztu.
  3. Jarritako zigorren ordainketa telematikoa egin.

Ordezkarien bitartez egin daitezkeen izapideak

Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 32. artikuluan xedatutako ondorio eta baldintzak betez, aipatu berri diren izapideak ordezkari bidez egiteko aukera ematen du.

Ordezkaritza hori INEren aurrean egiaztatu beharko da, zuzenbidean baliozkotzat jotzen den edozein frogabide fidagarri erabiliz, edota interesatua organismoko egoitzara bertaratuz, edo bulego elektronikoaren bitartez. Ordezkaritza ahalmena eman ondoren, ordezkariak ardura izango du interesatuaren aurka hasitako edo hasiko diren zigor-prozeduren barne dauden jarduerak egiteko, interesatuak ordezkaritza hori zehazki indargabetzen ez duen bitartean.

Zein bitarteko erabili daitezke ordainketa egiteko?

Estatistika betebeharrak ez betetzeagatik jarritako zigorrak ordaintzeko aukera ematen da webgunean, eta ordainketa hori egiteko, kontu korronte batean kargua egiten da.

Era horretan egindako edozein ordainketen ordainagiria edozein momentutan kontsultatu edo berriz inprimatu ahal izango da.

Kontu korronteko kargu bidezko ordainketa

Kode maltzurrak

Aurkeztutako fitxategiek kode maltzurren bat izanez gero, artxibo hori ez dela aurkeztuko hartuko da kontuan prozedurak izapidetzeko garaian.

©  INE 2025      Avda. Manoteras, 52 - 28050 - Madrid - Espainia Tlf: (+34) 91 583 91 00