13/10/2024 18:01

Zer da hauteskunde-errolda?

Hauteskunde-erroldan bozkatzeko eskubidea duten pertsonen izen-emateak daude, oro har, ezgaitasunik ez duten espainiar adinez nagusienak, Espainian nahiz atzerrian bizi direnenak. Hala ere, udal hauteskundeen nahiz Europako Parlamenturako hauteskundeen kasuetan, errolda handitu ahal izango da Espainian bizi diren eta bozkatzeko eskubidea legez aitortua duten Europar Batasuneko hautesleekin eta udal hauteskundeen kasuan, Europar Batasunekoak ez diren beste herrialdeetako hautesleak ere sartu ahal izango dira, hala ezartzen duen Itunik badago.

Nola kontsultatzen da hauteskunde-errolda?

Interesa duen edozeinek telematikoki kontsulta ditzake hilabete bakoitzean indarrean dagoen hauteskunde-erroldako datuak nahiz hauteskunde edo erreferendum jakin baten ingurukoak.

Hauteskunde-erroldako izen-ematean hautesleen datu pertsonalak eta bizilekua jasotzen dira eta atzerrian bizi diren espainiarren kasuan, hauteskundeetarako dagokien udalerria. Kontsulta hauteskunde garaian eginez gero, hauteskunde mahaiari nahiz lokalari buruzko datuak ere agertuko dira.

Kontsultaren emaitza pantailan bistaratu da eta inprimatzeko aukera dago.

Quién puede consultar el Censo Electoral?

Cualquier persona interesada que tenga la condición de elector y pueda identificarse por el sistema Cl@ve.

©  INE 2024      Avda. Manoteras, 52 - 28050 - Madrid - Espainia Tlf: (+34) 91 583 91 00