02/12/2024 14:24

Zer da prozeduren izapide egoerari buruzko informazioa eskatzea?

Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legearen 6. artikuluak herritarrei «baliabide elektronikoen bidez interesa duten prozeduren izapidetze egoera ezagutzeko» eskubidea aitortzen die.

Formulario honi esker, Espainiako Estatistika Erakundearekin abian dituzten administrazio prozedurak zer izapidetze-egoeratan dauden jakin ahal izango dute herritarrek.

Zer prozeduratan eska daiteke izapidetze egoerari buruzko informazioa?

Sistema honen bitartez, Espainiako Estatistika Erakundearekin irekita dituzun administrazio prozeduren inguruko informazio guztia eskatu ahal izango duzu. 

Nolanahi ere, prozedura batzuetan automatizazio mailak informazio hori zuzenean emateko aukera eskaintzen du, kontsulta hau egin beharrik izan gabe. Zerbitzu hau duten prozeduren inguruko informazio gehiago jasotzeko, kontsulta ezazu prozedura bakoitzaren atala egoitza honetan.

Nola egin kontsulta?

Bete ezazu galdetegia zure datu pertsonalekin, zer prozeduraren gaineko informazioa eskatu nahi duzun adierazita.

Informazio hori adierazi duzun helbide elektronikoan jasoko duzu.

©  INE 2024      Avda. Manoteras, 52 - 28050 - Madrid - Espainia Tlf: (+34) 91 583 91 00