20/09/2024 14:37

Zer da udal errolda eta zer da INEren errolda basea?

Udal errolda udalerri bateko bizilagunen erregistro administratiboa da. Espainian bizi den pertsona orok ohiko bizitokitzat duen udalerriko erroldan izena eman behar du. Hainbat udalerritan bizi denak urtean denbora gehien ematen duen udalerriko erroldan eman beharko du izena. Udala arduratzen da errolda sortzeaz, zaintzeaz, berrikusteaz eta gordetzeaz, eta erroldako datuek norbait udalerrian bizi dela eta haren ohiko bizitokia zein den frogatzen dute.

Udal errolda guztiak koordinatzeko eta bikoiztasunak saihesteko, INEk udal errolda guztiekin osatutako errolda basea du, eta hilero eguneratzen du udalek bidalitako aldaketekin. Gauza berbera egiten da atzerrian bizi diren espainiarren erroldarekin.

Zer datu jasotzen ditu erroldak?

Udal erroldan izena emateko ondoko datu hauek eman behar dira nahitaez: izena eta abizenak, sexua, helbidea, nazionalitatea, jaiotze tokia eta data, NANa edo horren ordezko agiria atzerritarren kasuan eta ziurtagiri edo titulu akademikoa.

Nola kontsultatu INEren errolda basea?

Ziurtagiri elektronikoa duen edonork kontsultatu ahal izango du telematikoki bere izen ematea INEren errolda basean.

Eskaera egiteko, sartu Datu pertsonalen kontsulta atalean, INEren egoitza elektronikoa, eta ziurtatu zure nortasuna sinadura elektroniko onartuaren bidez. Ez da informaziorik emango, nortasun ziurtagiri elektronikoaren eta erroldako izen ematearen datuak bat ez datozenean.

Nork dezake kontsultatu INEren errolda basea?

Udal erroldaren batean izena emanda duen eta interesa duen edonork, INEren egoitza elektronikoak onartutako ziurtagiri elektronikoa badu.

¿Qué datos mostrará la consulta?

Kontsultaren emaitza pantailan agertuko da eta inprimatzeko aukera dago. INEk duen azken aldaketaz gain, izen-emate data ere jasoko du.

INEren erroldako datuek ez dute zertan bat etorri udalekoekin, eta ez dute balio erroldaren ziurtagiririk edo txartelik lortzeko.

Non egin behar da erroldan izena emateko edo datuak aldatzeko eskaera?

Errolda sortzearen, zaintzearen, berrikustearen eta gordetzearen ardura udalei dagokie, ez INEri. Horrenbestez, zure ohiko bizitokia den udalerriko erroldan izena eman nahi baduzu edo zure erroldako datuak aldatu nahi badituzu, eguneratuta ez daudelako edo oker daudelako, Udalari egin beharko diozu eskaera. Dena dela, kontuan izan zure udalean duela gutxi halako izapideren bat egin baduzu, INEren errolda baseak bi hilabete inguruko aldea duela eguneraketan.

©  INE 2024      Avda. Manoteras, 52 - 28050 - Madrid - Espainia Tlf: (+34) 91 583 91 00