Atzerrian bizi diren espainiarren errolda (AEE) espainiar herritartasuna izanik, herritartasun bakarra izan edo ez, eskuarki Espainiatik kanpo bizi diren pertsonen izen-emateak biltzen dituen fitxategi nazionala da. Egoiliarren matrikula-erregistroetan, atzerriko kontsuletxeetako bulegoetan, dauden datuetatik abiatuta osatzen da.
AEE fitxategi nazionala eratzeko eta mantentzeko, kontsuletxeetako bulego edo sailek hilero bidaltzen diote Estatistikako Institutu Nazionalari, Atzerri Arazoetako Ministerioaren bidez, matrikula-erregistroetako datuetan izan diren altak, bajak eta aldaketak. Espainian bizi diren espainiarren erroldatze-datuekin batera koordinatzen dira.
Atzerrian bizi diren espainiarren erroldako izen-emateak ondoko datu hauek ditu: izen-abizenak, sexua, jaiotze data eta lekua, nortasun-agiri nazionalaren edo pasaportearen zenbakia, eskola ziurtagiri edo titulu akademikoa, bizi den herrialdeko helbidea eta hauteskundeetarako izena emandako udalerria, bai eta izen-ematearen data ere.
Cl@ve sistemaren bitartez elektronikoki identifikatu ahal den edozein interesdunak inskribatzeko orduan PERE fitxategi nazionalean emandako datuak telematikoki kontsultatu ahalko ditu. Cl@ve sistemako identitate-datuak PERE fitxategiko inskribatze datuekin bat ez datozenean, ez da informaziorik emango.
Eskuarki bizi den kontsuletxe-mugapeari dagokion matrikula-erregistroan egoiliar gisa izena emanda dagoen edozein pertsonak.
Kontsultaren emaitzak erabilgarri dagoen azkeneko aldaketari dagokion izen-ematearen datuak erakutsiko ditu, bai eta AEE fitxategi nazionalean izena eman zeneko data ere. Aipatu informazioa pantailan agertuko da eta inprimatu ahal izango da.
Kontsuletxeko bulegoek eta, hala dagokionean, Espainiako Misio Diplomatikoen kontsuletxeko sailek eratu, mantendu, berrikusi eta zainduko dute kontsuletxeetako matrikula-erregistroa. Hori dela eta, eskuarki bizi den kontsuletxe-mugapeari dagokion matrikula-erregistroan izena emateko edo izen-emate datuak eguneratuta ez badaude edo okerrak badira, horiek aldatzeko eskaera ohiko bizilekuari dagokion kontsuletxeko bulegoan egin behar da. Kontuan hartu behar da berriki kontsuletxeko bulegoren batean gestio horietakoren bat egin bada, AEE fitxategi nazionala eguneratzerakoan bi hilabeteko desfasea egongo dela.
© INE 2024 Avda. Manoteras, 52 - 28050 - Madrid - Espainia Tlf: (+34) 91 583 91 00