27/10/2020 22:04

Zer da AEE?

Atzerrian bizi diren espainiarren errolda (AEE) espainiar herritartasuna izanik, herritartasun bakarra izan edo ez, eskuarki Espainiatik kanpo bizi diren pertsonen izen-emateak biltzen dituen fitxategi nazionala da. Egoiliarren matrikula-erregistroetan, atzerriko kontsuletxeetako bulegoetan, dauden datuetatik abiatuta osatzen da.

AEE fitxategi nazionala eratzeko eta mantentzeko, kontsuletxeetako bulego edo sailek hilero bidaltzen diote Estatistikako Institutu Nazionalari, Atzerri Arazoetako Ministerioaren bidez, matrikula-erregistroetako datuetan izan diren altak, bajak eta aldaketak. Espainian bizi diren espainiarren erroldatze-datuekin batera koordinatzen dira.

Zein dira AEEk dituen datuak?

Atzerrian bizi diren espainiarren erroldako izen-emateak ondoko datu hauek ditu: izen-abizenak, sexua, jaiotze data eta lekua, nortasun-agiri nazionalaren edo pasaportearen zenbakia, eskola ziurtagiri edo titulu akademikoa, bizi den herrialdeko helbidea eta hauteskundeetarako izena emandako udalerria, bai eta izen-ematearen data ere.

Nola eskatu PEREko fitxategi nagusian izena emateko ziuragiria?

Izen emateko ziurtagiriaren eskaera-inprimakia interesaturik dagoen edonork deskarga dezake PEREko fitxategi nazionalean. Behin inprimakia beteta dagoenean hauteskunde efektuetarako izen emateko probintziako Probintzia Ordezkaritzara bidali behar da inprimakian adierazten den moduan.

Eskabidearekin batera hurrengo dokumentuen kopia bat erantsi beharko da, eskatzailearen identitatea egiaztatzeko: DNIa, pasaportea, espainiar nazionalitatearen ziurtagiria edo zure bizitokiari dagokion matrikula kontsularreko Erregistroan izen ematearen ziurtagiria.

Adin txikikoak edo adin nagusi ezinduak direnentzat eskabidea aitak, amak edo tutoreak egin behar du eta bere nazionalitatea duen herrialdeko agintaritzak igorritako nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia bat erantsi behar du, edo espainiarrak direnentzat, alternatiba moduan, espainiar nazionalitate ziurtagiria edo zure bizitokiari dagokion matrikula kontsularreko Erregistroan izen ematearen ziurtagiria eta horrez gain, filiazioa edo tutoretza egiaztatzen duten hurrengo dokumenturen baten kopia: familia liburua, jaiotza-ziurtagiria, zaintza ziurtagiriaren ebazpen judiziala eta, adin nagusi ezinduak direnen kasuan, ezintasunaren ebazpen judiziala.

Non eskatu izena emateko edo datuak aldatzeko?

Kontsuletxeko bulegoek eta, hala dagokionean, Espainiako Misio Diplomatikoen kontsuletxeko sailek eratu, mantendu, berrikusi eta zainduko dute kontsuletxeetako matrikula-erregistroa. Hori dela eta, eskuarki bizi den kontsuletxe-mugapeari dagokion matrikula-erregistroan izena emateko edo izen-emate datuak eguneratuta ez badaude edo okerrak badira, horiek aldatzeko eskaera ohiko bizilekuari dagokion kontsuletxeko bulegoan egin behar da. Kontuan hartu behar da berriki kontsuletxeko bulegoren batean gestio horietakoren bat egin bada, AEE fitxategi nazionala eguneratzerakoan bi hilabeteko desfasea egongo dela.

©  INE 2020      Paseo de la Castellana, 183 - 28071 - Madrid - Espainia Tlf: (+34) 91 583 91 00