INEk urtero deitzen duen saria da, eta estatistikaren arloan egindako ekarpen eta lan zientifikoa nabarmentzen ditu.
Estatistikaren arloan egindako ekarpen eta lan zientifiko bat aintzatestea, ibilbide profesionala edo sarituaren lan berezi bat direla eta. Horrela, gure herrialdeko zientzialarien eta akademikoen artean estatistika-metodologiaren ikerketa, garapena eta aplikazioa sustatu nahi dira.
Akreditazio-diploma eta 30.000 euroko diru-zuzkidura.
Estatistika Sari Nazionalerako hautagaitzak proposatu ahal izango dituzte estatistikarekin lotura berezia duten erakunde, organismo edo fundazio publiko edo pribatu guztiek.
Hiru hilabete, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Espainiako Estatistika Sari Nazionalerako hautagai izan daitezke Espainiako nazionalitatea duten adituak, baldin eta haien lan eta ekarpen zientifikoa handia bada estatistikaren aurrerabidean, edozein herrialdetan egin bada ere.
Saria INEko presidentearen ebazpen bidez esleituko da, Epaimahaiak egindako proposamena kontuan hartuta.
© INE 2024 Avda. Manoteras, 52 - 28050 - Madrid - Espainia Tlf: (+34) 91 583 91 00