EINaren egoitza elektronikoa erabiltzeko gidaliburua informazioa eskuragarri egoteko eta dauden aukerak erraz erabiltzeko diseinatu da; hala ere, egoitzan nabigatzean zailtasunen bat baduzu, erabili lasai harremanetarako Posta formularioa zure galderak helarazteko. Gidaliburu honetan atal hauek aurkituko dituzu:

Nabigazioaren egitura

Atal honetan, egoitzako orri bakoitzean aurkituko dituzun elementu desberdinen deskribapena duzu.

Gomendio teknikoak

Egoitza elektronikoa nabigatzailerik arruntenekin probatu da (Internet Explorer©, Mozilla Firefox ©).

Noizbait, erabiltzen ari zaren nabigazio-programak programa osagarriren bat instalatzea eska diezazuke aurretik instalatuta ez baduzu, Acrobat PDF formatuan dauden fitxategiak atzitzeko (Acrobat Reader © behar da). Hala nahi izanez gero, programa hori dohainik deskargatu dezakezu: Adobe Reader, azken bertsioa.

Zerbitzu elektronikoak atzitzeko, baliteke Ziurtagiri eta sinadura elektronikoak atalean jasotzen diren ziurtagirietakoren bat eskatzea.

Hizkuntza-politika

Egoitza elektronikoan dauden edukiak hizkuntza koofizial guztietan aurkezten dira, baita ingelesez ere. Hala ere, egoitzan nabigatzerakoan egoitzakoak ez diren orrietarako estekak agertzen dira eta baliteke horietako edukiak hizkuntza desberdinetan ez egotea.