Hemen, data eta ordu ofizialak kontsultatu eta eguneratu ahal izango dituzu
Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 26.5 artikuluak ezartzen duenez, erregistro elektroniko bat duen egoitza elektroniko bakoitzak zehaztuko ditu -haren titularrak eskumenak baliatzen dituen lurralde-eremua kontuan hartuta- baliogabetzat joko diren egunak, aurreko atalen ondorioetarako.
Aurtengo egun baliogabeen lan-egutegirako sarbidea.
Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 26.1 artikuluak honako hau ezartzen du: «Erregistro elektronikoetan, erabiltzen den egoitza elektronikoaren data eta ordu ofiziala erabiliko dira herritarrek eta administrazio publikoek bete behar dituzten epeak kalkulatzeko. Egoitza elektroniko horrek behar adina segurtasun-neurri izan beharko ditu eguna eta ordua aldatu ezin direla bermatzeko eta informazioa erabiltzaileek ikusteko moduan egoteko».
Halaber, Lege hori partzialki garatzen duen 2009ko azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 6.2 j) artikuluak ezartzen du egoitza elektronikoek data eta ordu ofiziala adieraziko dutela, 11/2007 Legearen 26.1 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.