Toki-erakundeetako hautesle-erroldaren aurkaratzea hautagai-zerrenda edo eraketa politikoetako ordezkariengatik hauteskunde aldian

Deskribapena: aurkaratze inprimakia deskargatzea.

Aurkaratze inprimakia deskargatzea

Gorabeheretarako kontaktua

  • Sartzeko informazioa

    • Baimentzeko bitartekoak: ez du behar.

  • Izapideari buruzko informazioa

    • Erakunde arduraduna: Hauteskunde-erroldaren bulegoa.

      Materia: hauteskundeak.

      Aurkaratzeko epea: 2026ko martxoaren 30etik apirilaren 6ra, biak barne

      Aurkezpen tokia: hautesle-erroldaren bulegoaren probintzia-ordezkaritza.

      Prozeduran sartzeko helbidea: https://sede.ine.gob.es/tramite/ce_impugnacion_elecciones/

      AIS kodea: 1017739

  • Araudia

  • Jakin gehiago

    • Hauteskunde-erroldaren aurkako errekurtsoa hauteskunde-garaian

      Urtarrilaren 28ko 2/2011 Lege Organikoak, ekainaren 19ko LOREGko 51/1985 Lege Organikoko 38.2 artikuluaren erredakzio berrian aurreikusi du, «alderdietako, elkarteetako eta koalizioetako ordezkariek edo hautagai zerrendako ordezkariek aurkaratu ahal izango dutela handiagotze nabarmena izan duen muga barruen errolda 30c)-n agertzen den komunikazioa eragin dutenak komunikazio horren jakinaren gainean den momentutik hurrengo bost eguneko epearen barruan.».

      Bestalde, LOREGko 30c) artikuluak ezartzen du Hauteskunde Erroldako Bulegoak «dagozkion organoek izapidetutako altak eta bajak kontrolatu eta berriskusten dituela ofizioz eta hautesleen fitxategi nazional bat egiten duela, Hauteskunde Batzorde Zentralari txostenen, berrikusketen eta dagokionean espedienteen emaitzak komunikatuz, egoiliar kopuruaren handiagotze nabarmens eta justifikatu gabea izan duten muga barruen erroldari dagozkionak».

      Azkenik, 2/2011 Lege Organikoari dagokion LOREGko 39.4 artikuluari emandako erredakzio berrian aurkaratze ahalmena aitortzen zaie LOREGko 30c) artikuluari dagokion komunikazioa eragin duten aurreko sei hilabeteetan egoiliarren kopuruaren handiagotze nabarmena eta justifikatu gabea erregistrstu duten muga barruko hautagai-zerrendako ordezkariei.

      Udalerri horien erlazio guztia gehitu beharko da baita ere, epearen barruan, Hauteskunde Erroldaren Bulegoaren web orrialdean, honetarako egokitutako atal batean.

      Hauteskunde-batzorde zentralak, Hauteskunde Erroldako Bulegoak proposatuta, toki-erakunde bateko egoiliaren handiagotze nabarmenaren izaera zehazteko erabilitako irizpide estatistikoak ontzat emango ditu, Hauteskunde Erroldaren Bulegoaren web orrialdean publikatuko direnak. Eranskinean azken sei hilabeteetan erabilitako irizpideak gehitzen dira.

      Hautagai-zerrendetako ordezkariak Hauteskunde Erroldaren Bulegoan aurkaratu ahal izango dute aurreko puntuan adierazitako erlazioan sartzen diren toki-erakundeen errolda, erreklamazio administratibo bitartez, zortzi eguneko epearen barruan hauteskundeen deialdiaren seigarren hurrengo egunetik aurrera, LOREGko 39 artikuluak zehazten duenaren arabera.

      Erreklamazioak zuzenean aurkeztuko dira dagokion Hauteskunde Erroldako Bulegoko Probintzia-Ordezkaritzan.

      Hauteskunde Erroldako Bulegoko Probintzia-ordezkaritza eskudunak aurkeztutako erreklamazioak hiru eguneko epean ebatziko ditu eta, dagokionean, beren jarduntzaren igarotzean ikusitako egitateen arabera, dagozkion zuzenketak eskatuko ditu LOREGeko 39 artikuluko 6 atalak adierazten duenaren arabera erreklamatzailea informatuz.

      LOREGko 40.1 artikuluan zehazten denaren arabera, Hauteskunde Erroldaren Bulegoaren ebazpenen aurka Administrazioko auzien Epailearen aurrean aurkeztu beharko da errekutsoa jakinarazpenetik bost eguneko epean.