Estatistika Sari Nazionalerako hautagaitzaren aurkezpena

Deskribapena: Estatistika Sari Nazionala ematea.

Hautagaien aurkezpena

Ez ahaztu lehenik deskargatzea eta eskaera-orriak behar bezala betetzea.

Gorabeheretarako kontaktua

  • Sartzeko informazioa

    • Baimentzeko bitartekoak: sistema Cl@ve.

  • Izapideari buruzko informazioa

  • Araudia

  • Jakin gehiago

    • Zer da Estatistika Sari Nazionala?

      INEk urtero deitzen duen saria da, eta estatistikaren arloan egindako ekarpen eta lan zientifikoa nabarmentzen ditu.

      Estatistika Sari Nazionalaren xedea:

      Estatistikaren arloan egindako ekarpen eta lan zientifiko bat aintzatestea, ibilbide profesionala edo sarituaren lan berezi bat direla eta. Horrela, gure herrialdeko zientzialarien eta akademikoen artean estatistika-metodologiaren ikerketa, garapena eta aplikazioa sustatu nahi dira.

      Zuzkidura:

      Akreditazio-diploma eta 30.000 euroko diru-zuzkidura.

      Hautagaitzak aurkeztea:

      Estatistika Sari Nazionalerako hautagaitzak proposatu ahal izango dituzte estatistikarekin lotura berezia duten erakunde, organismo edo fundazio publiko edo pribatu guztiek.

      Hautagaitzak aurkezteko epea:

      Hiru hilabete, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

      Nola aurkeztu hautagaitza:

      • 1. pausoa: "Anexo I: Hautagaitza-proposamena", "Anexo II: Hautagaitzaren aurkezpena eta oinarri arautzaileak ezagutzea eta onartzea" eta "Anexo III: Memoria" formularioak deskargatzea.
      • 2. pausoa: formularioak behar bezala bete eta sinatzea.
      • 3. pausoa:
        • "Hautagaien aurkezpena" atalean sartzea.
        • Cl@ve-n autentifikatzea.
        • Nahitaezko eremuak betetzea.
        • 1. pausoko formularioak nahitaez eranstea: jatorrizkoak (elektronikoki sinatu badira) edo eskaneatuak (eskuz sinatu badira).
        • Halaber, hautagaitzari laguntzeko beste agiri batzuk ere erantsi ahal izango dira (ez da nahitaezkoa).

      Hautagaien betekizunak:

      Espainiako Estatistika Sari Nazionalerako hautagai izan daitezke Espainiako nazionalitatea duten adituak, baldin eta haien lan eta ekarpen zientifikoa handia bada estatistikaren aurrerabidean, edozein herrialdetan egin bada ere.

      Esleipena:

      Saria INEko presidentearen ebazpen bidez esleituko da, Epaimahaiak egindako proposamena kontuan hartuta.